Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez.
Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa adierazi eta herritarrei mobilizaziora deituz. Jendez lepo bete zen plaza udalak deituriko kontzentrazioan alde batetik biktimari elkartasuna adieraziz eta bertzetik ozen oihukatuz ez direla eraso sexistarik onartzen.
Gaur bere alkatea den Carlos Anaut izan dugu gurean eta berak azaldu digu gertatutakoa eta herriaren erantzuna ere. Horrez gain azpimarratu du gai honetan oso garrantzitsua dela prebentzioa jorratzea eta baita erantzuna ere, gure herriak ez baitira salbu indarkeria mota honetaz.
Carlos Anaut Irati Irratian


Hemen duzue Zaraitzu eta Erronkarin adostutako protokoloa
PROTOCOLO_DE_PREVENCION_ACTUACION_Y_RESPUESTA_ANTE_AGRESIONES-1