Garraldako hezkuntza komunitatea borrokan eskola garraio duin eta seguru baten alde

Arraroa da Garraldan dena bere onean hasten denean ikasturtea, garraio eta ratioen aldetik beti dago borrokatzearen beharra. Ikasturte honetan Guraso Elkarteak mobilizazioei ekin die Eskola Garraioan izandako aldaketak direla eta. Hezkuntza departamendutik linea bat kendu eta dena moldatu izan dute bertakoen iritzia jakin gabe. Aldaketa hauek haur eta nerabeen segurtasunean eragin zuzena dauka eta horregatik […]

Garraldako eskola garraioaren afera Nafarroako Parlamentuaren ateetaraino heldu da

Gaur asteazkena protestekin jarraitu dute Garraldako eskolako gurasoek, eskola garraio duina aldarrikatuz. Protesta ez da bertan bakarrik egin, Nafar Parlamenturaino eraman izan dute euren aldarria. Zuzeneko konexioa egin dugu haiekin bertan zen Karlos Bueno Patoren bitartez. Berak azaldu digu nola idazki bat eman dioten Gimeno Hezkuntza kontseilariari. Karlos Bueno Irati irratian