Presoen etxeratze bidean oztopoak eraisteko urrats berria eginen dute ostiral honetan Iruñean

Etxeratek eta Sare Herritarak antolatutako kalejira izanen da ostiral honetan Iruñean, Sanferminen atarian, zeina arlo sindikal, sozial eta politiko handi baten babesa jaso duen, presoen etxeratzeko bidea oztopatu ez dezaten exijitzeko. Hau aitzakitzat hartuta, Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano izan dugu gurean, zeinekin ekimenaz aparte gartzeletako gaur egungo egoerak errepasatu ditugun. Bukatzeko kalejira honetan […]

Gartzeletan dagoen egoera eta dispertsioak sortutako diru galerak arintzeko kanpaina

Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre eduki dugu gurean Lehenda bizi gartzeletan gaur egun bizi den egoera jakin nahi izan dugu. Berak azaldu digunez, euskal presoak geroz eta isolatuago daude Covid-ari aurre egiteko jartzen ari diren neurriak tarteko. Badira zenbait espetxeetan komunikazioak eten egin dituztenak. Gainera, senideentzat epe latza dator bidaiak egiteko eguraldia kaxkartu egiten baita(azken […]

Egun On, Auñamendi! Deposituak bete elkartasun eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin hasi gara alde batetik gartzeletako egoera ezagutzen eta ondoren “Deposituak bete elkartasun” kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aralar irratiko kronika, Etxerat elkartea eta dispertsioa Xochitl-ekin eta Margarita Salas

Lekunberrin eman diogu hasiera astearte eguzkitsu honi. Han Martin Juanena izan dugu Aralar irratiko kronika pasatzen. Ondoren Aralar mendia zeharkatu eta Etxarrin Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin jarri dugu hitzordua, “Gutun mezulariak” ekimenaz eta dispertsioaz solasteko. Bukatzeko zientziari egin diogu lekua eta Elhuyar Fundazioko Quark saioa luzatu dugu, Margarita Salas zientzialaria hizketagai zuena alegia. Izenburua: Azaroaren […]

“Dispertsioa geratu behar dugun errusiar erruleta da”

Hala adierazi digu Xochitl Karasatorre Etxerateko kideak gurekin izan duen elkarrizketan. Asteburuan dispertsioak eragindako 16 lagunen oroimena izan zuten presente Gernikan egin zuten “Gutun Mezulariak” ekimenean. Asteburuak ere dispertsioak eragindako beste bi istripu utzi dizkigu, Granada eta Asturiasera joandako lau senideena alegia eta noski horretaz ere mintzatu gara. Nafar Gobernuko dispertsioaren aurkako deklarazioa eta dispertsioarekin […]