Egun On, Auñamendi! Deposituak bete elkartasun eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin hasi gara alde batetik gartzeletako egoera ezagutzen eta ondoren “Deposituak bete elkartasun” kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aralar irratiko kronika, Etxerat elkartea eta dispertsioa Xochitl-ekin eta Margarita Salas

Lekunberrin eman diogu hasiera astearte eguzkitsu honi. Han Martin Juanena izan dugu Aralar irratiko kronika pasatzen. Ondoren Aralar mendia zeharkatu eta Etxarrin Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin jarri dugu hitzordua, “Gutun mezulariak” ekimenaz eta dispertsioaz solasteko. Bukatzeko zientziari egin diogu lekua eta Elhuyar Fundazioko Quark saioa luzatu dugu, Margarita Salas zientzialaria hizketagai zuena alegia. Izenburua: Azaroaren […]

“Dispertsioa geratu behar dugun errusiar erruleta da”

Hala adierazi digu Xochitl Karasatorre Etxerateko kideak gurekin izan duen elkarrizketan. Asteburuan dispertsioak eragindako 16 lagunen oroimena izan zuten presente Gernikan egin zuten “Gutun Mezulariak” ekimenean. Asteburuak ere dispertsioak eragindako beste bi istripu utzi dizkigu, Granada eta Asturiasera joandako lau senideena alegia eta noski horretaz ere mintzatu gara. Nafar Gobernuko dispertsioaren aurkako deklarazioa eta dispertsioarekin […]