Gartzeletako egoera eta Ibiltarien doinua

Azken asteburuan hainbat gertakari izan ziren espetxeetara bidean ziren senide eta lagunengan. Hori irmoki salatu zuten Sare Herritarrak eta Etxeratek. Isunak, dispertsioa, istripua,.. mina areagotzen duten kontuak. Espetxeetako egoerak salatu eta preso eta iheslariak etxeratzeko bidean kaleak berreskuratzeko Izan bidea ekimena jarri zuten abian. Ekimen honek atzotik doinua ere badu, “Ibiltarien doinua”, musikarien auzolan erraldoia […]

Gartzeletan dagoen egoera eta dispertsioak sortutako diru galerak arintzeko kanpaina

Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre eduki dugu gurean Lehenda bizi gartzeletan gaur egun bizi den egoera jakin nahi izan dugu. Berak azaldu digunez, euskal presoak geroz eta isolatuago daude Covid-ari aurre egiteko jartzen ari diren neurriak tarteko. Badira zenbait espetxeetan komunikazioak eten egin dituztenak. Gainera, senideentzat epe latza dator bidaiak egiteko eguraldia kaxkartu egiten baita(azken […]

“Dispertsioa geratu behar dugun errusiar erruleta da”

Hala adierazi digu Xochitl Karasatorre Etxerateko kideak gurekin izan duen elkarrizketan. Asteburuan dispertsioak eragindako 16 lagunen oroimena izan zuten presente Gernikan egin zuten “Gutun Mezulariak” ekimenean. Asteburuak ere dispertsioak eragindako beste bi istripu utzi dizkigu, Granada eta Asturiasera joandako lau senideena alegia eta noski horretaz ere mintzatu gara. Nafar Gobernuko dispertsioaren aurkako deklarazioa eta dispertsioarekin […]