Aurten Ezkaba eta Urepele batuko du maiatzaren 17an mendi martxa batek

Maiatzaren 17an izanen da aurten La Fuga Mendi martxa, iaz lasterketa izandakoak aurten martxa izaera hartuko duelarik. Ezkaba mendiko gotorlekua eta Urepele batuko du martxa honek eta gehienez 795 partaide izanen ditu, 1938 ihesean irtendako errepresaliatu adina partaide. Osorik edota erdia egiteko aukera izanen da eta kirola eta memoria historikoa lantzeko aukera ederra izanen da. […]

Ezkaba antzezlana izanen da igandean Agoitzeko Kultur etxean

Oroimen historikoko zikloari amaiera emateko igande honetan Agoitzen Iluna producciones konpainiako Ezkaba antzezlana izanen da. Konpainia honek 20 urte baino gehiago daramatza beraiek ekoitzitako obrak zein beste egileen obrak taularatzen. 40 antzezpenetik goiti izandako produkzioa da Ezkaba eta Ezkabako gotorlekuan errotutako gartzela frankistan ematen den errelato polifoniko bat dakar bere baitan. Honen inguruan aritu gara […]