Oroimen historikoko zikloari amaiera emateko igande honetan Agoitzen Iluna producciones konpainiako Ezkaba antzezlana izanen da. Konpainia honek 20 urte baino gehiago daramatza beraiek ekoitzitako obrak zein beste egileen obrak taularatzen. 40 antzezpenetik goiti izandako produkzioa da Ezkaba eta Ezkabako gotorlekuan errotutako gartzela frankistan ematen den errelato polifoniko bat dakar bere baitan. Honen inguruan aritu gara Iluna Produccioneseko kidea den Miguel Goikoetxeandiarekin.
Emanaldia igandean 19:00tan izanen da eta sarreraren prezioa 6€-takoa izanen da.
Sarrerak eskuratzeko : Agoitzeko txarteldegia
Miguel Goikoetxeandia Irati Irratian