Soldata minimo duin eta propio baten alde grebara!

Euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propio eta duin baten aldeko aldarria zenbait bidetik eraman du aurrera. Esparru desberdinetan, negoziazio kolektiboan eta Nafar zein EAEko gobernuei aurkeztutako ekinalditan plazaratu dute eta bide guzti horietan ateak itxita topatu dituzte. Sindikatuen arabera, Nafarroan 1500 euroko gutxieneko soldata litzateke duinki bizitzeko aukera ematen duen kopurua eta hori bera borrokatzeko […]

#U30GrebaOrokorra, pentsionistak ere grebarekin bat!

Bihar da eguna. Bihar Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokorrerako deialdia luzatu du. Deialdi honetara, beste askoren artean, pentsionisten mugimenduko zenbait taldek batu dira. Horietariko bat Pentsionistak Martxan eta haien taldeko Bentio Utergarekin arrazoien inguruan solasten. Benito Uterga Irati irratian

#U30GrebaOrokorra LAB sindikatuko Imanol Karrera

10 egun besterik ez dira falta Greba Orokorraren deialdirako. Greba honen zergatiak ezagutzeko LAB sindikatuko kidea den Imanol Karrera izan dugu. Berak aipatu digunez arrazoiak soberan ditugu ekimena aurrera ateratzeko, kalean presioa egiteko eta gauzak aldatzeko. Aitortu digunez, ez da ezeren kontrako greba bat, ofentsiban kokatu behar den ekimena baizik, oinarrizko aldarrikapenak barnebiltzen dituen ekimena […]