Maiatzaren 29an estreinatuko da Itzagaondoan errotutako Petrus filma

PETRUSen, Joseba Lekuona hargin eta artistaren, Simeon Hidalgo irakasle erretiratuaren eta Elsa Plano Itzagaondoa haranaren biziraupenarekin konprometitutako alkatearen historiak uztartzen dira. Hiru ikuspegi desberdinetatik begiratuta, egunerokoa lantzen du filmak. 2021ean landutako Petrus laburmetraiatik eratorritako lana da, PETRUS Itzagaondoan kokatuta dagoen baseliza bateko hargina izanik bertan hasi ziren tokian toki elkarrizketak egiten. Hor ezagutu zituzten Simeon […]

Egun On, Auñamendi! Petrus eta Karrape irratia

Gergetiaingo Petrus hargina izan zen XII. mendean eta honen inguruko dokumentala prestatzen dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Honen inguruan Helena Bengoetxea zuzendariarekin solastu gara. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren eskutik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian