Asteartean deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionalak Mikel Albisu auriztarra

Datorren asteartean telematikoki deklaratzera deitu dute Donostian Mikel Albisu Mikel Antza auriztarra Auzitegi Nazionalaren aginduz. ETAk bere ibilbidea amaitutzat eman eta 10 urtera gertatzen da inputazio hau eta berarekin solastu gara honetaz. Lasai egon arren etorkizunarekiko kezka sortzen diola komentatu digu. Gaineratu du inputazio honetaz El Mundo egunkariagatik enteratu zela eta zentzurik ez duen kontua […]

Konponbidea altueretatik eta altu epaiketa salatzeko

Bihar hasiko da Marixol Iparragirreren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Marixol Iparragirre ETA erakundearen armagabetze eta amaitze fasean aktore garrantzitsua izan zen eta bihar eta etzi izanen du epaiketa. Honen karietara Konponbidea behar dela aldarrikatzeko ekimena sortu da Pirinioan. Mendietara igo eta bertan argazki bat ateratzea konponbidea aldarrikatuz. Ekimena bera azaltzen Ainhoa Bueno izan dugu gaurkoan […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin finala, Konponbidea altueretatik eta Aralar irratia

Gaurkoa Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Aezkoako Astean Behin jolasaren irabazlea eta finaleko hainbat galderen ematearekin hasi dugu Maite Loperenaren laguntzarekin. Ondoren, Maixol Iparragirrern epaiketa salatzeko eta konponbidearen aldarria luzatzeko ekimena izan dugu Ainhoa Buenoren ahotik. Bukatzeko Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Haritz Romeo:” Erresoluzioaren eta normalizazioaren kontrako beste eraso bat izan zen atzokoa”

Atzokoan Auzitegi Nazionalaren agindupean Guardia Zibilak Sortuko Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Haimar Altuna atxilotu zituen. Horretaz elekatzeko Sortuko Nafarroako koordinatzailea den Haritz Romeo izan dugu Irati irratian. Berak azaldu digu ze parametrotan koka daitekeen operatibo hau. Argi utzi digu ere horrelako erasoek ez dutela ezker independentistak hartutako bidetik aterako. Haritz Romeo […]