Aldaketa klimatikoa hizpide hainbat ekimen antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak

Aldaketa Klimatikoa hizpide hartuta hainbat ekintza antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak. Berebiziko garrantzia eman diote honen inguruan zonaldeko haur eta gazteak hezterakoan eta horretarako hainbat jardunaldi, irteera eta tailer antolatu dituzte. Hau guztiaren inguruan solasteko Patricia Alberdi lagunarekin izan gara gaurkoan.   Patricia Alberdi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Ingurugiroaren astea eta dosi bakarreko txertoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Otsagiko Natur Interpretazio zentroko Patricia Alberdi izan dugu Ingurugiroaren asteaz mintzatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik dosi bakarreko txertoen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko