Ipar haizeak eta freskotasunak markatuko dute aste bukaera David de Andresek esanda

Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure lagunaren iragarpena. Gaur ere DANA hitza meteorologian zer den azaldu digu Davidek. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 18): Hodei eta ostarteak lehendabiziko partean nabarmen nagusituko dira, halere egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta baliteke euria egitea. Haizea aste bukaera osoan zehar iparraldekoa izanen da indarra galtzen joanen delarik, horrek […]

Zubiaren eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Maiatzaren lehenko zubia amaituta bertan suertatu den eguraldiaz solasean hasi dugu jarduna David de Andres lagunarekin batera. Behin hori eginda aste motz honen hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Maiatzak 2): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez ipar-haizea izanen da nagusi goizean zehar, ipar eta ipar mendebaldeko haizea […]

Eguraldiaren iragarpena aste bukaera nahasian eta datorren asteko beroaldia

Aste bukaera nahasia datorrela komentatu digu David de Andresek eguraldiari dagokionez. Berarekin gaudela aprobetxatuz datorren astean iragarrita dagoen beroaldiaz solastu gara. Iragarpena: Osteguna (Apirilak 20): Giro lasaia eta antiziklonikoa nagusi tenperatura beroak mantenduko direlarik. Haizea iparraldetik finkatuko da egun hasieratik.Ostirala (Apirilak 21): Egun hasiera argitsua izanen dugu tenperaturak gora eginen dutelarik hego haizeak lagunduta. Arratsaldean […]

Aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andres lagunarekin

Itzuli da gurera David de Andres meteorologo afizionatua Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera eta hauxe aipatu digu. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 17): Giro eguzkitsua behe hodeiren batekin eta oro har hobetze bidea eginen du. Haizearen norabidea iparraldetik kokatuko da eta horren tenperaturen igoera ekarriko du.Asteartea (Apirilak 18): Asteleheneko giro eta tenperatura berberak izanen ditu. Haizeari […]

Aste hasierako iragarpena eta aste santurako eguraldiaren zehaztapena

Aurreko asteko iragarpenak beteta gaur itzuli gara David de Andres lagunarekin. Aste hasierako iragarpena eman digu gaurkoan eta baita Aste santurako iragarpena aurreratu ere, nahiz eta oraindik erabat ziurra ez izan. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 3): Goizean goibel ibiliko da giroa eta baliteke euri apur bat egitea ipar-mendebaldeko haizeak hala ahalbidetuko baitu. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdeko haizea […]

Luzarorako iragarpenak ezbaian eta aste hasiera honetako eguraldia David de Andresesn eskutik

Astelehena izanik berriz ere etorri zaigu David de Andres meteorologiaz solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena ematera. Iragarpenaren aurretik hainbat lagunek egindako epe luzerako egindako iragarpenen inguruan aritu gara, tendentziak izanagatik zenbaitek hori egi bihurtzera jotzen dute. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldiaren iragarpena eman digu . Iragarpena: Astelehena (Martxoak 27): Goizean fresko goibel eta […]

David de Andresen aste bukaerako iragarpena Meteorologiaren nazioarteko egunean

Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera. Iragarpena: Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira. Ostirala (Martxoak […]

David De Andres meteorologo afizionatuari elkarrizketa eta honen lehen iragarpena aste hasiera honetarako

Afizionatua izanda ere iragarpen oso zehatzak egiten ditu Ezkarozeko bizilagun honek. David de Andres dugu txikitan egunkari paperak eskegitzen hasi zena haizearen norantza ezagutzeko eta orain buru-belarri dabilena hango eta hemengo mapak eta datuak irakurtzen eta analizatzen. Iragarpenak twiterren plazaratu ohi ditu eta horiek bere 5000 jarraitzaileei iristen zaie. Meteorologiaren gaupasero ere deitu izan diote […]