Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita […]

Emaztekiei protagonismoa emanen zaie aurtengo Aezkoako Egunean

Asteburuan Abaurrepeak hartuko du 45. Aezkoako Eguna. Eguna izanik asteburu osoa harrapatzen du eta Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen dio hasiera. Ondoren larunbatean AKEk eta OKek antolatutako kirol ekimenak eta zenbait ekitaldiren ostean iritsiko da egun handia, igandea baita Aezkoako Egunaren egun nagusia. Aurtengo edizioan Aezkoako emaztekiei emanen diote protagonismoa eta hauen omenezko […]