Egun On, Auñamendi! Ekoalde, Aralar irratia eta Covid Neurrien eraginkortasuna

Gaurkoan elikagai ekologikoen bueltan hasi dugu saioa, horretaz solasten egon baikara Ekoaldeko koordinatzailea den Jon Garay lagunarekin. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu. Lekunberrittik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz neurrien eraginkortasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ekoaldek online denda jarri du abian

Ekoizle ekologikoen elkartea dugu Ekoalde. Horretan jarduten dira bertan sartuta daudenak eta hainbatetan egokitu behar izan dute euren lana Koronabirusa dela eta. Oraingoan, erosketak online egiteko dendaren berritasunarekin datoz eta horren inguruan elekatu dugu bere koordinatzailea den Jon Garayrekin. Ekoaldeko web orria: Ekoalde produktu ekologikoak Jon Garay Irati irratian