Elikagai ekologikoak bertatik bertara ezagutzeko dinamika abian

NNPEK elkarteak abian jarri duen egitasmoa dugu Ekoplanak deritzonak. Nafarroa osoan zehar 12 plan desberdin antolatu dituzte elikagai ekologikoak tokian toki ezagutu ditzagun. Horretarako gida bat argitaratu dute plan ezberdinekin eta honen inguruan solastu gara Kattalin Barber lagunarekin. Ekoplanen inguruko informazio guztia CPAEN_NNPEK webgunean   Kattalin Barber Irati irratian

Ekoaldek online denda jarri du abian

Ekoizle ekologikoen elkartea dugu Ekoalde. Horretan jarduten dira bertan sartuta daudenak eta hainbatetan egokitu behar izan dute euren lana Koronabirusa dela eta. Oraingoan, erosketak online egiteko dendaren berritasunarekin datoz eta horren inguruan elekatu dugu bere koordinatzailea den Jon Garayrekin. Ekoaldeko web orria: Ekoalde produktu ekologikoak Jon Garay Irati irratian