Ekologikotasun ziurtagiriaren pribatizazioaz arduratuta elkarretaratzea egin dute zenbait elkartek Iruñean

Nafarroan elikagai ekologikoen kontrolaz eta euren ziurtagirietaz arduratzen den Nafarroako Nekazaritzako Produktu Ekologikoen Kontseiluak beste askoren artean elkarretaratzea burutu zuen atzokoan. Ziurtagiriaren emate prozesuaren pribatizazioaren susmoak mugiarazi zituen horretara eta gaurkoan honen inguruan solasten bertako kidea den David Ruiz izan dugu gurean.        David Ruiz Irati Irratian:

Asteburuan Noainen izanen da VII. azoka ekologikoa

Ostiralean hasiko da Noaingo Zentzumenen parkean Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoen Kontseiluak antolatutako VII. azoka ekologikoa. 30 ekoizle izanen dira bertan, baina ez hori bakarrik, tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kale-animazioa,… ere izanen ditugu. Honetaz solasteko NNPEK-ko Kattalin Barber izan dugu gurean gaurkoan. Informazioa eta egitaraua NNPEKren webgunean   Kattalin Barber Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Ekoalde, Aralar irratia eta Covid Neurrien eraginkortasuna

Gaurkoan elikagai ekologikoen bueltan hasi dugu saioa, horretaz solasten egon baikara Ekoaldeko koordinatzailea den Jon Garay lagunarekin. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu. Lekunberrittik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz neurrien eraginkortasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko