Otsagabia aintzinera itzuliko du Orhipean festak

Gaur gauean hainbat sorginek eginiko konjuru batek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko du eta hasiera emanen zaio Orhipean besta. Urte horietako egun normal baten errekreazioa da Orhipean eta aintzinean ofizioak nolakoak ziren azaleratzen du. Herri osoa batzen da besta honetan parte hartzera, modu batean edo bestean bere aletxoa jarriz. Aurten ere hala izanen da eta jaia […]

Pirinoetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalen inguruko solasaldia izanen da ostiralean Ezkarozen

Ezkarozeko Bilguak gonbidatuta Marisol Otermin eta Jone Villanuevak hitzaldi bat emanen dute ostiralean Ezkarozen Pirinioetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalak ardatz hartuta. Ikerlari sutsua batak eta besteak afizio ikaragarria duena batu eta azaldu eginen dituzte Pirinioetan diren jantzi desberdinak, ondoren Zaraitzuko janzkeran zentatuz. Hau aitzakitzat hartuta Jone Villanuevarekin izan gara solasean.       […]