Makusai taldeak kontzertua eskainiko du bihar Agoitzen

Arratsaldeko 19:00tan izanen da zita Makusai taldearekin. 4-5 urte elkarrekin dabilen talde honek  kanta bilduma bakarra duen arren, eskarmentu handiko musikariak barnebiltzen ditu. Bostkote honek Pop-Rocka darabil bere kantuetan nahiz eta kostatzen zaien bere horretan euren musika sailkatzea. Kontzertua aitzakitzat harturik bertako partaide den Felix Mendia izan dugu gurean. Deialdia: Makusai taldea urtarrilak 20 19:00tan […]