MTorresen lan gatazka ezagutzen

Pandemia honek agerian utzi ditu kapitalismoaren ahuleziak eta honen krudelkeria batez ere langileek pairatu dute. Horren harira, zenbait tokitan lan gatazkak piztu dira, horietako bat MTorres enpresakoa delarik. Honen inguruan bertan 33 urte lanean daramatzan eta ELA sindikatuko delegatua den Pedro Reyrekin solastu gara. 88 langile kaleratu nahi dituztela eta horrek sortarazten duen ezinegona nabarmendu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Martxoak 8ko ahotsak eta MTorres lan gatazka

Saio hau  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Ondoren Martxoak 8 dela eta Pirinio eta Agoitzeko emakumeen ahots eta aldarrikapenak entzun ditugu. Bukatzeko, MTorres-eko lan gatazka ezagutu dugu Pedro Rey ELAko delegatuaren eskutik. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko