Kuadriketaren 2. edizioa izanen da irailaren 27an Larraingoan

Iaz ezagutu genuen lehen aldiz Kuadriketa, herri edota komunitateetan antolatzen diren herritarren arteko olinpiada ez-lehiakorrak, herria edota komunitatea indartzea baitu helburu. Iaz izan ziren estreinaldia egiten Larraingoako komunitate terapeutikoan eta aurten ere hala eginen dute. Gaur grabazio bat aprobetxatuz iniziatibaren parte diren antolatzaile, aurkezle eta parte-hartzaile zenbait izan dira gurean. Datorren irailaren 27an goizeko 11etan […]

Egunon Auñamendi! Euskararen egunean, Biba Nafarroa aldarrikatuz

Saio berezi xamarra egin dugu gaur. %100 euskaraz. Abenduaren 3an IRATI IRRATIA ez da itzali! Etxera bidean jarri gara, baina hizkuntzari so eginez, batez ere. Mila esker Zerika egiten duzuenok, elkarrizketatu ditugun euskaldunak, kantuak eskaini dituzuenak, bertsoak kantatu, abestiak eskaini dituzuenak. Gaur, Egunon Auñamendi! saioa Pirinioko ahotsa izan da, euskaraz. Euskararen eguna Irati irratian (saio […]