Tokiko produktuak zapore gozoa utzi du Pirinioetan

Larretik elkarteak antolatutako azoka arrakastatsu batek erdigunean kokatu zituen Pirinioetan ekoiztendiren produktuak.Martxoaren 23a aspaldidanik hartua zuten Larretik Elkarteko ekoizle eta abeltzainek. Bertan eurenproduktuak erdigunean kokatuz azoka bat antolatzea zen haien helburua, beren ezaugarria den tokikoproduktua balorean jartzeko ideia gara zezaten, baita lortu ere. Azokan Nafar Pirinioetako 17 ekoizle izanziren euren produktuak saltzen. Azoka Larretik elkartea […]

Tokiko produktua balorean jartzeko elkargunea izanen da igandeko Larretik elkarteak antolatutako azoka

Urte batzuk daramatzate lehen sektorearen baitan lanean Larretik elkarteko lagunak. Tokiko produktua sustatu eta lehen sektorearen lan baldintzak hobetzea dute helburu, baita inguruarekiko atxikimendua ere. Lan hauek aurrera eramateko Pirinioko Planaren eta Nafar Gobernuaren laguntza eduki dute eta zenbait zerbitzu abian jarri dituzte dagoeneko. Honen ondotik dator igande honetan eginen den azoka, bertako produktuak izanen […]