23 proiekzio eta 1500 ikusleen langa gaindituta balorazio bikaina egin dute Auñamendi Zinema proiektuaz

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak aurrera eramandako eta Auritzeko zein Erroibarko udalen kolaborazioarekin apirilean hasi zuen bere ibilbidea Auñamendi Zinema proiektua. 23 proiekzio burutu dituzte eta 1500 ikusletik goiti izan dituzte osotara, nabarmenduz zer nolako beharra zegoen horrelako proiektu bat edukitzeaz. Yegua labur-metraiaren proiekzioan eman zuten hilabete hauen balorazioa, erabat positiboa izan dela argiki esanez. […]

Bihar estreinatuko da Auñamendi Zinema proiektua Auritzen

Garaitzeko Asi Elutseder elkartearekin elkarlanean martxan jarritako proiektua dugu Auñamendi Zinema, zeina zonaldeko kultur eskaintza eta giza-elkargune izan nahi duen. Estreinaldia izanen da bihar eta a zer nolako estreinaldia, Irati Filmarekin irekiko baititu ateak proiektua. Proiektuaz Garaitzeko Asiko kideak diren Arantxa Iriarte, Maite Astiz eta Pello Nuñorekin solastu gara gaurkoan.          Arantxa […]