Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Agoitzeko emakumearen hilabetea eta emakume palestinarren borroka Hala Bedin

Gaur, asteartea izanik Aralar irratian hasi dugu jarduna zeinetan Martin Juanenak bertako kronika egin digun. Ondoren, Emakumearen eguna aprobetxatuz Agoitzeko Emakumearen hilabeterako prestatu duten egitaraua ezagutzera joan gara Maite Fernandez zinegotziaren laguntzarekin. Bukatzeko, Ane Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Palestinako emakumeek eramaten duten borrokaz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Ekimenez beterik dator Agoitzen Emakumearen egunerako egitaraua

Martxoaren 8a helduta Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiek eztanda egiten dute. Aurten ere Agoitzen zenbait ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar eta guzti hauetaz solasten egon gara Maite Fernandez zinegotziarekin. Deia luzatu die entzuleei bertan parte hartu dezaten eta berdintasunerantz pausuak ematen jarrai dezaten.   Maite Fernandez Irati irratian

Ostiral honetan hasiko da Agoitzen Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa

Azaroan sartuta gaudelarik eta azaroaren 25a Sexu Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izanik, honen inguruko ekimen eta formakuntzak areagotu egiten dira. Horren adibide bat da ostiral honetan hasi eginen den Agoitzeko Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa. Hitzaldiak, tailerrak, ekimenak,… denetarik izanen duen zikloa dugu eta Maite Fernandez zinegotziarekin errepaso bat eman diogu.     Maite Fernandez Irati […]

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko Sexu Indarkeriaren kontrako zikloa ,Irati Orreaga argazki lehiaketa eta Estatu indarkeria Naiz irratian

Gaur Agoitzen hasi dugu saioa Maite Fernandez zinegotziarekin batera bertan antolatutako Sexu Indarkeriaren kontrako zikloari errepaso bat emanez. Ondoren, Ibarraetxea tabernako eta Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterra izan dugu IratiOrreagaClick argazki lehiaketa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Egiari Zorreko kide diren Tasio Arrizabalaga eta Pilar Garaialderi eginikoa alegia, estatu […]