Egun On, Auñamendi! Agoitzeko Sexu Indarkeriaren kontrako zikloa ,Irati Orreaga argazki lehiaketa eta Estatu indarkeria Naiz irratian

Gaur Agoitzen hasi dugu saioa Maite Fernandez zinegotziarekin batera bertan antolatutako Sexu Indarkeriaren kontrako zikloari errepaso bat emanez. Ondoren, Ibarraetxea tabernako eta Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterra izan dugu IratiOrreagaClick argazki lehiaketa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Egiari Zorreko kide diren Tasio Arrizabalaga eta Pilar Garaialderi eginikoa alegia, estatu […]

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Egun On,Auñamendi! Garaioako Ibarraetxean erakusketa eta Erronkariko konexioa

Ostirala da eta gaur hasiko den erakusketa batekin hasi gara. Auritzeko Irkus Roblesek bere obrak eskegi eginen ditu azaroaren 1a bitarte Ibarraetxea tabernan eta berarekin egoteko parada hartu dugu. Ondoren, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasen ahotik Erronkariko azkenengo berriak jasotzeko. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Neurri berriekin ostalaritza kolokan

Astearteko neurri berriak indarrean jarri ziren martxan atzo. Horrek kolpe latza suposatu du batez ere ostalaritzarentzat. Honengatik, Ibarraetxeako Maite Maisterra eta Juan Pito Bentako Julian Gabas izan ditugu gaurkoan euren iritziak plazaratzen. Argazkia Diario de Noticias Maite Maisterra Irati irratian. Julian Gabas Irati irratian.

Pirinioko Soinu Banda, 23.atala: Garaioako Ibarraetxea taberna

Bagenekien sukalde bikaina duela. Bagenekien enkarguz tarta goxoak egin eta etxera eramaten dituela, baina gaur Ibarraetxea tabernako Maite Maisterra izan dugu musika jartzen, hortan ere maisu dugu. Abestiak: 1.- Xalbadorren heriotzean. Xabier Lete 2.- Chan chan. Buena Vista Social Club 3.- Que bien. Izal 4.- Siete Mares. Los Zopilotes Txirriaos 5.- Je veux. ZAZ 6.- […]

Egun on, Auñamendi! #YesaNoMartxa eta Pirinioko Soinu Bandaren 23. atala

Saioa Zaraitzu Ibai Naturala elkarteko kidea den Dabid Sotorekin hasi dugu, #YesaNoMartxa dinamikaren nondik norakoak jasotzeko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan Garaioan izan gara, Ibarraetxea tabernako Maite Maisterrak jarri baigaitu dantzan gaurkoan. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko