Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Lauarin Dantza taldearen ZuBi emankizuna

 Astearte honetan Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Lauarin Dantza taldeko Maite Txurruka izan dugu ZuBi dantza ikuskizunaz solasean, larunbat honetan antzeztuko baitute Auritzeko Kultur etxean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Badator ZuBi, zuhaitzak eta bizitza batzen dituen ikuskizuna

Larunbata honetan izanen ditugu Lauarin dantza taldeko kideak ZuBi emankizunarekin Auritzeko Kultur etxean, Auñamendiko Antzerki Zikloaren baitan. Zuhaitza, Bizitza, Ilargia, Natura,… gugan duten eragina lantzen duen dantza-musika- bideo emankizuna dugu eta gaurkoan honen inguruan Lauarin Dantza Taldeko Maite Txurruka izan dugu gurean. Bonuak eskuratzeko edo informazio gehigarria jasotzeko 667 974106 telefonoan duzue aukera. Ikuskizunaren teaserra