Sexu indarkeriaren kontrako zikloa Agoitzen

Azaroaren 25a izan ohi da Sexu Indarkeriaren nazioarteko eguna. Horren inguruan Agoitzeko berdintasun batzordeka hainbat ekimen antolatu ohi ditu eta aurten hala izan da. Hilabete osoko zikloa antolatu dute eta zikloa bera errepasatzeko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziaren laguntza eduki dugu. Zikloaren lehen ekimena, Tdiferencia teatroren “Perdiendo el Juicio” antzezlana igande honetan. Marisa Goli Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Sexu Indarkeriaren inguruko zikloa Agoitzen, Irati Orreaga zozketa eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Agoitzen hasi dugu Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñiren eskutik Sexu indarkeriaren inguruko zikloa ezagutzeko. Ondoren, Irati Orreaga elkarteak burutuko zozketaren irabazleak helarazi situgu. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Urriaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko