Martxoa bete aldarri eta ekimenaz Agoitzen Emakume Langilearen Nazioarteko eguna kari

Aurten ere Martxoa bete ekimen eta aldarriz izanen da Agoitzen, Berdintasun batzordeak eta Brazalete morearen asanbladak antolaturik. Martxoaren 8 Emakume Langilearen Nazioarteko eguna izanik hilabete osoa berdintasuna eta zaintza sistema publiko baten aldeko aldarriak izanen dira nagusi. Egitaraua errepasatzeko Agoitzeko Berdintasun eta Osasun zinegotzaia den Alicia Zunzarren Garcia izan dugu gurean.         […]

Historia egin duten Agoitzeko 6 emakumeren inguruan eginen dituzte topaketak ostiralean.

Gaur gurean izan dugu Polimatia enpresako kidea den Irati Zunzarren agoiztarra. Bera beste zenbait lagunekin batera izan da Agoitzeko emakume etorkinen inguruko ikerketa lan bat egiten aritu dena, udaletxearekin elkarlanean. Ikerketa honetatik 6 emakumeren historia ardatz hartuta topaketak eginen dira ostiral honetan. Bertan ikusiko diren irudietan ere bertako artista baten laguntzarekin egin izan dituzte, Estitxu […]

Berdintasun politikak eta zaintza sistema berri baten defentsa Martxoaren 8aren aldarrikapen

Gaur ezinbestean Martxoaren 8a izanik, emakumeen eguna izan dugu hizpide. Gaurko saioan Erroibarko udalean Haize Moreako zinegotzi eta Laurentxi zein Pirimakume emakume sareko kidea den Leire Remiro Esnoz izan dugu honen inguruan solasean. Aprobetxatu dugu duela bi aste helarazi zuten prentsa oharraz solasteko, berdintasun politiken eta berdintasun teknikari baten beharraz mintzo ziren prentsa ohar horretan. […]

Martxoak 8 emakumeen ahotsa entzunarazteko eguna

Egunero izan behar luke Martxoaren 8a eta egunero eman beharko genieke ahotsa emakumeei. Gaurkoan hori egin dugu eta 14 emakumek bidali dute euren ekarpena. Sistema arrakalatzearen beharra nabarmena dela argudiatu eta mobilizatzera deitu gaituzte gaurkoan. GORA EMAKUMEEN BORROKA! GORA BORROKA FEMINISTA! Parte hartu dute: Silvia Calvo, Oihana Lorea, Lohizune Amatria, Karmele Galartza, Ainhoa Bueno, Leire […]

Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian