Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian

Gure Aizpeako Kristina eta Karmelerekin Aezkoako martxoaren 8az elekatzen.

Marxoaren 8a bueltan da. Beste toki askotan bezalaxe Aezkoan egitarau oparo batekin datorkigu Gure Aizpea elkarteak antolatuta. Horretaz elekatzen Karmele Galartza eta Kristina Saura izan ditugu gaur gurean. Martxoak 7-8rako egitaraua: Gure Aizpeako Karmele Irati irratian Gure Aizpeako Kristina Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko