Aste santuko elur falta eta aste hasierako iragarpena David de Andres lagunarekin

Oporraldia atzean utzita berriz ere itzuli gara David de Andres gure meteorologo lagunarekin solastera. Lehendabizi, zenbait iragarleren inguruan solastu gara zeinak aste santurako elurra ematen zuten kota baxuetan eta azkenean iragarpen horiek ez ziren halakorik izan. Ondoren, aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea (Apirilak 11): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura […]

Aste santurako iragarpena ekarri digu David de Andresek

Aste santuaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Arraroa izanen da aste santua aspaldiko partez eguraldi egonkorra izanen baitugu. Iragarpena: Asteazkena eta Osteguna (Apirilak 5-6): Egun argitsuak zeinetan tenperaturak egunaren lehen orduetan baxuak edo hotzak izanen diren eta maximoak igotzen joanen dira. Haize bi egun hauetan […]

Aste hasierako iragarpena eta aste santurako eguraldiaren zehaztapena

Aurreko asteko iragarpenak beteta gaur itzuli gara David de Andres lagunarekin. Aste hasierako iragarpena eman digu gaurkoan eta baita Aste santurako iragarpena aurreratu ere, nahiz eta oraindik erabat ziurra ez izan. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 3): Goizean goibel ibiliko da giroa eta baliteke euri apur bat egitea ipar-mendebaldeko haizeak hala ahalbidetuko baitu. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdeko haizea […]

Aste bukaera honetan elurra ikusiko dugula adierazi digu David de Andresek

Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure meteorologoa aste bukaerako iragarpena ematen. Berak aipatu digunagatik oso posiblea da larunbat gau igande goizean elurra ikustea betiere 1000 metroren bueltan. Horrekin konformatu ez eta aste santurako tendentzietaz ere solastu zaigu zeina zantzu guztien arabera lehorra izanen den, tenperatura aldetik oraindik argi ez dagoen arren. Iragarpena: […]

Luzarorako iragarpenak ezbaian eta aste hasiera honetako eguraldia David de Andresesn eskutik

Astelehena izanik berriz ere etorri zaigu David de Andres meteorologiaz solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena ematera. Iragarpenaren aurretik hainbat lagunek egindako epe luzerako egindako iragarpenen inguruan aritu gara, tendentziak izanagatik zenbaitek hori egi bihurtzera jotzen dute. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldiaren iragarpena eman digu . Iragarpena: Astelehena (Martxoak 27): Goizean fresko goibel eta […]

David de Andresen aste bukaerako iragarpena Meteorologiaren nazioarteko egunean

Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera. Iragarpena: Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira. Ostirala (Martxoak […]

Tobogan termikoa, udaberriaren iritsiera eta aste hasierako iragarpena

Bueltatu gara David de Andresekin solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena eman digu. Hortan jardun baino lehen azaldu egin digu zertan datzan Tobogan termikoaren kontua azkenaldian sareetan bolo-bolo dabilen terminoa baita. Ondoren ere, udaberrian sartuta neguaren errepaso bat eman digu. Iragarpena: Astelehena (Martxoak 20): Goizean fresko xamar nahiz eta eguna aurrea joan ahala tenperatura […]

David De Andres meteorologo afizionatuari elkarrizketa eta honen lehen iragarpena aste hasiera honetarako

Afizionatua izanda ere iragarpen oso zehatzak egiten ditu Ezkarozeko bizilagun honek. David de Andres dugu txikitan egunkari paperak eskegitzen hasi zena haizearen norantza ezagutzeko eta orain buru-belarri dabilena hango eta hemengo mapak eta datuak irakurtzen eta analizatzen. Iragarpenak twiterren plazaratu ohi ditu eta horiek bere 5000 jarraitzaileei iristen zaie. Meteorologiaren gaupasero ere deitu izan diote […]