Torturaren inpunitatean zentratuko dira azaroaren 6an Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako Nazioarteko Konferentzia

4 urtetik hona Nafarroako Torturatuen Sareak Nazioarteko Konferentziak antolatu ohi ditu. Aurten Ipar Irlandako kasua izanen dute oinarri eta fokua torturaren eta batez ere torturatzaileen inpunitatean ipiniko dute. Azaroaren 6an izanen da Konferentzia Iruñeako Medikuen elkargoan eta bertan Ipar Irlandatik etorritako John Finucane izanen da, abokatua eta paramilitar leialistek hildako baten semea. Honen ostean Espainiar […]

Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel?, Torturatuen sarea eta Errigora

Gaur TORTURA landu dugu hitz larrietan. Batetik, Miguel Angel LLamas Pitu izan dugu “Non dago Mikel?” dokumentalaren ingurukoak azaltzen. Bestetik, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro “Txibi” Jaurrietarra izan dugu gurean larunbateko mobilizazioaz eta azken gertakariez solasean. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Errigoraren azken kanpaina aurkezten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]