Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza eta Karrape irratia

Gaurkoan Mikel Zabalzaren aitortza ekitaldikoak eduki ditugu bergogoratzeko ostegun honetan ETB1en Non Dago Mikel Dokumentala eskainiko dutela. Ondoren, Leitza aldera jo dugu Karrape irratiko Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel?, Torturatuen sarea eta Errigora

Gaur TORTURA landu dugu hitz larrietan. Batetik, Miguel Angel LLamas Pitu izan dugu “Non dago Mikel?” dokumentalaren ingurukoak azaltzen. Bestetik, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro “Txibi” Jaurrietarra izan dugu gurean larunbateko mobilizazioaz eta azken gertakariez solasean. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Errigoraren azken kanpaina aurkezten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egiaren jabe izanik justizia eske

Astelehenean Publico egunkarian argitaratutako audioek lehen lerrora ekarri dute Mikel Zabalzaren auzia. Aste intentsoa izan dute euren senideek horri gehituta Non Dago Mikel gaur estreinatzen dela zinema aretoetan. Guzti honetaz solasten Idoia Zabaltzarekin izan gara. Berak aipatu digu orain egiaren jabe izanik justiziari dagokiola bide egitea. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Mikel […]

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Non Dago Mikel? dokumentalaren estreinaldiaz solasean

5 urte egon dira proiektua garatzen. Mikel Zabalza kasuaren inguruan argi izpia izan nahiean hasi ziren Ahotsa.infoko lagunak, tartean Miguel Angel Llamas zutelarik. Gora behera batzuk tarteko beranduago gehitu zitzaien Amaia Merino zine zuzendaria. Auzolanean sortutako lanak argia ikusi zuen atzo Donostiko Zinemaldian. Estreinaldiaz eta proiektuaz orokorrean aritu gara lehen aipatu ditugun bi lagunekin. Fruituak […]