Landa eremuaren defentsan eta kapitalismo berdeari ezetz esateko mobilizatzera deitu dute gizartea Iruñean eta Gasteizen

Eraikuntza enpresa handiek aukera paregabea ikusi izan dute energia berriztagarrien makroproiektuak egitean eta horregatik asko izan ziren Nafarroan aurkeztutako proiektuak. Horietariko askok ekimen herritarrek zirela medio geldiaraztea lortu zen eta anabasa honen erdian herri zenbaiteko plataformek Nafarroa Energia Eraldatzen plataforma sortu zuten. Egoera halere ez da baretu proiektu berri gehio azaldu baitira azkenaldian eta honi […]

Kapitalismo berdeari ateak ireki dizkio azken Errege Dekretuak

Azken garaiotan ugaritu dira energia berriztagarrien inguruko makroproiektuen aurkezpenak, eraikuntza enpresa zenbaiten izenean. Guzti horiek biztanleengan harridura eta haserrea piztu dituzte eta honezkero zenbait elkarteetan batu dira herriz herri proiektu hauei aurre egiteko. Elkarte guzti hauek Nafarroako Energia Eraldatzen plataformaren baitan kokatu dira. Elkargune honek azken errege dekretuaren inguruan bere kezka eta haserrea adierazi zigularik […]