Landa eremuaren defentsan eta kapitalismo berdeari ezetz esateko mobilizatzera deitu dute gizartea Iruñean eta Gasteizen

Eraikuntza enpresa handiek aukera paregabea ikusi izan dute energia berriztagarrien makroproiektuak egitean eta horregatik asko izan ziren Nafarroan aurkeztutako proiektuak. Horietariko askok ekimen herritarrek zirela medio geldiaraztea lortu zen eta anabasa honen erdian herri zenbaiteko plataformek Nafarroa Energia Eraldatzen plataforma sortu zuten. Egoera halere ez da baretu proiektu berri gehio azaldu baitira azkenaldian eta honi ezetz esateko gaur 20tan kontzentrazioa deitu dute Iruñean eta bihar Gasteizera joateko deia ere zabaldu dute. Honetaz solastu gara Nafarroa Energia Eraldatzen plataformako Mikel Etxarterekin.

 

 

Mikel Etxarte Irati Irratian:

Iruzkindu