Hemen da berriz ere Euskal Herriko Mus txapelketa

Euskal Herrian mahai-joko ezagunenetakoa izaki 17. urtea da bere inguruko txapelketa antolatzen dela. Milaka lagun batzen dituen txapelketa honek amaiera izanen du Martxoaren 24an Billabonan ospatuko den finalarekin. Bertara iristeko muslariek zonaldeko eta herrialdeko faseak garaitu beharko dituzte. Gurean Itzallen eta Agoitzen izanen dira sailkatze probak baita Auñamendi zonaldean ere, Garraldan , Aurizberrin eta Ariben. […]

Rufino Iribarren Arrese Munduko mus txapelketa jokatzen Baionan

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopeandia etxeko semearen kontuak. Duela bi urte mundu osoko euskal etxeek jokatzen duten Mus txapelketa […]