Bueltan da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Pandemia dela eta kultur arloan hainbat ekimen bertan behera edo atzeratu behar izan ziren. Horietako bat Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan zen, baina egoerak hobera egin duenez indar-berriturik dator. 24 bertsolarik hartuko dute parte 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa honetan zeina jada aurre-kanporaketa zenbait bizi izan dituen. Nafarroako geografia zeharkatuko dute bertso doinuek urriaren 2an Izabatik hasita […]