Orreaga-Irunberriko erromatar bidea, Baskoien kastroetara bisitak eta dolmenak Juan Mari Martinez Txoperenarekin

Ezin gelditu ibili ohi da bazterrak arakatzen Juan Mari Martinez Txoperena arkeologoak. Aste bi dira ikusi ahal izan genuela Isaac Morenorekin batera Orreaga eta Irunberri arteko galtzadaren nondik norakoak azaltzen. Horrekin aski ez eta Baskoien hainbat tokietara ateraldiak egiteko liburu bat ondu du Iñaki Vigorrekin batera. Nabarmentzekoa da azkenaldian Nafarroako Iparraldean 131 kastro identifikatzera heldu […]

Donejakue bidea eta ondarea ardatz harturik jardunaldiak antolatu dira Orreagan eta Donibane Garazin

Aste honetan zehar hainbat elkartek antolaturik Orreagako Itzaindegian solasaldi sorta bat izanen dira Done-jakue bidearen inguruan. Elkarte horien artean Bi Nafarren elkartea dugu zeina mugaz bi aldetako Nafarroak batu nahi dituen amankomuneko ekimenak sustatzen. Honela Donibane Garaziko udaletxearekin eta Tears Navarre elkartearekin ondarearen inguruko jardunaldiak antolatzen ibili dira asteburu honetarako. Guzti honen inguruan aritu gara […]

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Erronkariko eleak eta Karlandiren zuloa

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Ondoren, Ainhoa Elizalde izan dugu Erronkariko uskararen eleak dinamikaren inguruan solasean. Bukatzeko, Karlandiren zuloraino joan gara bertako indusketak ezagutzera Emma Bonthorne lagunaren eskutik Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko