Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Erronkariko eleak eta Karlandiren zuloa

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Ondoren, Ainhoa Elizalde izan dugu Erronkariko uskararen eleak dinamikaren inguruan solasean. Bukatzeko, Karlandiren zuloraino joan gara bertako indusketak ezagutzera Emma Bonthorne lagunaren eskutik Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko