Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita […]

Auritzeko Kultur etxea lepo beteta Orreaga Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuan

Ikasturteari amaiera emateko Orreaga Musika Eskolak kontzertua eskaini zuen atzo Auritzeko kultur etxean. Jendez lepo beteta eman zioten hasiera ABBA talde suediarraren kantuetan oinarritutako kontzertuari. Eskolaren egoitza desberdinetatik etorritako ikasle eta irakasleek maisuki plazaratu zituzten ABBA taldearen doinuak. Datorren ikasturtean ere jarraitu eginen dute musika irakasten eta horretarako matrikulazio kanpaina zabalik dute.       […]