Artziko Ingurutxo berpizteko eta berreraikitzeko ekinaldia

  Euskal Dantzen berreskurapena helburu harat eta honat ibili ohi dira Aiko taldeko kideak, tartean Patxi Laborda Larrea dagoelarik. Uztaila amaieran Ariben izan genuen Aribeko Thun Thuna entsaiatzen eta horren ostean bihartik aurrera Artzibar dantzan ekimenan izanen da buru belarri. Ekinaldi honetan Artzibarko Ingurutxoa berpiztu edo hobe esanda birsortu eginen dute, nola ez bertakoen laguntza […]

Dantzak eta tradizioak hizketa eta ikasgai izanen dira Artzibar eta Erroibarren

Artzibarko eta Erroibarko udalek bertako euskara zerbitzutik dantza eta tradizioaren inguruko hitzaldi eta tailerrak antolatu dituzte. Dantzaren historia landu eta bertako dantzak ezagutu eginen dituzte Patxi Laborda Larreak gidatutako hitzaldi eta ikastaroen bidez. Dantzaz, tradizioaz, erroetaz eta programazioaz solastu gara gaurkoan Patxi Laborda Larrearekin.       Patxi Laborda Larrea Irati Irratian