Udazkenaren etorrera eta asteburuko eguraldia David de Andresekin
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]
Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]
Pirinioetako eskolek topaketak egin dituzte gaurkoan Garraldan eta eurak bisitatu ditugu DBH 3.ko zenbait ikaslerekin. Bertan izan ditugu egunekoa azaltzen Izei, Elene, Josune, Irati, Julen eta Egoi ikasleak eta Maite Madoz irakaslea. Lotsari aurre egin diote gugana hurbiltzeko. Izei, Elene, Josune, Irati, Julen, Egoi eta Maite Irati Irratian:
Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko […]
Asteburu honetan urrian sartu bagara ere David de Andres -ek aipatu digu ia estazio guztietan tenperatura altuen marka gainditu egin da. Gainera inbertsio termikoa izan dugu ere, mendi puntetan tenperatura goxoagoak eduki ditugularik. Horren ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 3): Aldaketa emanen da. Tenperaturen jeitsiera nabarmena izanen da ipar haizea dela eta. […]
Asteko eguraldi beroarekin hasi gara eta hemen azaldu digu zergatik izan den David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Ostirala (Irailak 29): Antizikloiaren eraginpean giro goxoa izanen da nagusi. Uda garaiko egunak izanen dira hego-haizearen laguntzarekin. Tenperaturak berdin jarraituko dute.Larunbata eta Igandea (Irailak 30 eta Urriak 1): Giro goxoarekin jarraituko dugu […]
Gaur David de Andres -ek aipatu bezala uda osteko lehen izoztaldia heldu zaigu Erremendian eta Urrobi kanpinean kokatutako estazioek 0 azpitiko tenperaturak jaso baitituzte. Hori aipatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 26): Eguraldi argitsu eta antiziklonikoa goi hodeiekin zipriztinduta. Tenperaturan ez da aldaketarik nabarituko eta haizeari dagokionez hego-haizea izanen da nagusi.Asteazkena(Irailak 27): […]
Asteko eguraldiaren errepasoa egiten hasi gara, nabarmenduz atzoko fronteak ekarritako aldaketak David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Ostirala (Irailak 22): Frontearen eraginak nabariak izanen dira eta baliteke oraindik ere euria egitea ipar-mendebaldeko haize hezeek lagunduta. Tenperaturak beheranzko joerarekin jarraituko dute.Larunbata (Irailak 23): Giro goibelarekin jarraituko dugu baina euri arriskua […]
Normalean David de Andres ekaitzak ehizatzera atera ohi da baina igandean bera ehizatua izan zen Ezkarozen gertatutako lehertze-heze baten ondorioz. Bapateko ekaitzak litro asko eta haizeteak utzi zituen bertan, teilen eta zuhaitzen erorketa ekarriz. Hori errepasatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 19): Goizean eguraldi argitsua izanen dugu zeina egunak aurrera joan ahala […]