Berrindartze bidean bueltan dator Neskak jaialdia Urzainkira
Covidak etenaldia ekarri bazuen ere euren proiektuarekin jarraitzeko hautua hartu zuten Neskak Festibaleko elkarteko lagunek. Aurten La Perra Blanco (Kadiz) eta Brava (Madril) taldeak izanen dira taula gainean euren emanaldiak eskaintzen. Hasierako jaialdiekin alderatuta xumeagoa bada ere kalitatezko eskaintza dakar aurtengo edizioak, hala adierazi digu Neskak festibaleko Sergio Garatek. Sergio Garate Irati Irratian: