Egun On, Auñamendi! Esklerosi Anizkoitza Nafarroa, SOStalaritza eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan lehendabizi Esklerosi Anizkoitza elkarteko Nora Goñi izan dugu, exoeskeletoen erabileraz eta crowdfunding kanpainaz aritu zaigula. Ondoren, SOStalaritzako kidea den David Castillo izan dugu, ostalaritzaren egoeraz mintzatzen eta igandeko mobilizaziora deia eginez. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Azaroaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mobilizazio deia ostalaritza kinka larrian baitago

Osasun krisiak hainbat bazter nahastu ditu. Besteak beste egoera zinez zaila bizitzen ari diren ostalaritzako lagunak izan ditugu gaur gurean, SOStalaritzako kidea den David Castilloren ahotsetik. Berak adierazi digu milaka familia direla euren etorkizuna jokoan dutenak eta honezkero Nafar Gobernuari erantzukizuna eskatzen ari zatzaio, negozio eta enpleguak mantendu daitezen. Eskakizun hau ozentzeko igande honetarako mobilizazioa […]