Gazarako bidean den flotillarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan zen Uztarrozen

Palestinan Israelek eragiten dabilen genozidioa salatuz eta Gazarako bidea hartu duen nazioarteko flotillari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten Uztarrozeko herritarrek. Ez hori bakarrik, “La Vuelta” txirrindularitza frogan Israeleko taldearen parte-hartzea gaitzetsi egin zuten eta astearterako deialdia luzatu zuten, Palestinar ikurrekin bidea josteko. Atzokoan abiatu ziren Bartzelonatik 30 barku Palestinarrei giza-laguntza eramateko eta beste tokietatik irtendako […]

Bizitea Biltu lemapean Garden ospatuko da aurtengo Uskararen Eguna

Urrian hasi ziren Garden Uskararen Eguna antolatzen Kebenko elkarteak hala eskatuta. Larunbata honetan izanen da, Bizitea Biltu lemapean. Arbasoei keinu egin nahi izan diete lelo honekin, inguruetatik bizitzeko beharrezkoa zuten hori nola biltzen zuten nabarmendu nahi izan dute, baita uskarak beren bizitzetan duen beharrezkotasuna nabarmendu. Lan dexente egin dute aurten zenbait ekitaldi antolatuz, horiek denak […]

Asteburuan ospatuko da Uztarrozera ere hedatutako Baratxinto Fest jaialdia

Goitibera konpainiak Erronkariko udalarekin batera martxan jarri zuen duela 4 urte lehen Baratxinto Fest arte jaialdia. Pixkanaka- pixkanaka bizkortzen eta egonkortzen ibili ondoren eta Erronkari ibar osora hedatu nahiean lanean jarraitu zuten. Iazko edizioan Burgi herriak ere artatu zuen jaialdia eta aurtengo edizioan Uztarrozek ere izanen du bere ekinaldia. 4. edizio hau txikiagoa egiteko ideia […]