Egun On, Auñamendi! Irrintziaren inguruko ikerketa, Bidaia (H)ariketak eta Manexen emantzipazioa

Gaurkoa Irrintziaren inguruko tesia bat hartu gaitu hasieran eta honetaz solasteko tesiaren sortzailea den Ana Martinez Arellano foniatrian doktorearekin izan gara. Ondoren, poesia izan dugu hizpide Oihane Garmendiak larunbat honetan aurkezten baitu Bidaia (H)ariketak liburua eta honetaz solastu gara berarekin. Bukatzeko, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin izan dugu. Hasieran Tiramillas saioari kritika egin dio eta ondoren […]

Egun On, Auñamendi! Ama eta elurtea eta Bultza AEK dinamika

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 58. istorioa kontatu digu, Ama eta elurtea izenburua duena. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu Ana Kolomorekin egotera, zeinak igandeko Bultza AEK ekimena aurkeztu digun. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zuntz optikoa eta Manex eta katakumea

Gaurkoan, berriz ere Xanti Begiristain Madotzekin batu gara solasteko. Saioaren hasieran galdetu diegu ea zuntz optikoaren gaian nobedaderik ote zuen eta azaldu digunez Joxepe Irigarairekin hitz egin zuela baina epe laburrerako aukerarik ez zela. Ondoren Manexen 46. atalarekin jarri gara Manex eta katakumea izenburu duena alegia eta bertan etxeko katakume batekin bizitakoak kontatzen dizkigu Xantik. […]

Zuntz optikoa eta Manex, behiak eta udaberria

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 45. kontakizuna ekarri digu. Halere aurretik Aurizeko zuntz optikoaren inguruko kexa aurkeztu du Xantik, arrazoi guztiarekin. Ondoren, Manexen istorioaren haria hartu eta udaberrira eraman gaitu maisuki gainera. Xanti Begiristain Irati irratian.

Manex eta Txerri-hilketa

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 41. kontakizuna ekarri digu, Manex eta Txerri-hilketa titulutzat duena. Zer gertatuko zitzaion? Jakin nahi izanez gero hoberena entzutea. Xanti Begiristain Irati irratian.