1914an jaiotako Kasilda Hernaez Vargasen inguruko antzezlana prestatu du Goitibera konpainiak. Emakume aurreratua jaio zen garaiarentzat, borrokalari anti-frankista sutsua eta gerra zibilean aritu ziren zenbait emakumeren testigantza. Hori egin izan nahi dute Goitibera konpainiakoek, borrokatu ziren emakume horiei omenaldi xumea egitea betiere Kasildaren irudian zentratuta. Prestatutako Kasilda, bukatzen ez de sua antzezlana ikusgai izanen dugu igande honetan Agoitzen, arratsaldeko 19etan 8 euroren truke. Kasildaz eta antzezlanaz bere zuzendaria den Saioa Iribarrenekin solastu gara.
Saioa Iribarren Irati Irratian: