Asteburu honetan burutuko da Erronkarin eta Burgin Baratxinto Fest arteen jaialdia

3. urtea izanen da Goitibera konpainiako lagunak Baratxinto Fest jaialdia martxan jarriko dutela beste behin ere. Kale antzerki, zirku eta emankizunek zipriztinduko dituzte Erronkari eta Burgiko zenbait txoko. Bidelagun nahiko izan dituzte lan honetan eta honen ondorioz lehendabiziko Artisau Garagardoen feria ospatuko da larunbatean Xortako lagunen aportazioa dela eta. Jaialdiaz eta programaz solastu gara luze […]

Kasilda, inoiz itzaliko ez den sua

1914an jaiotako Kasilda Hernaez Vargasen inguruko antzezlana prestatu du Goitibera konpainiak. Emakume aurreratua jaio zen garaiarentzat, borrokalari anti-frankista sutsua eta gerra zibilean aritu ziren zenbait emakumeren testigantza. Hori egin izan nahi dute Goitibera konpainiakoek, borrokatu ziren emakume horiei omenaldi xumea egitea betiere Kasildaren irudian zentratuta. Prestatutako Kasilda, bukatzen ez de sua antzezlana ikusgai izanen dugu […]

Egun On, Auñamendi! Kasilda bukatzen ez den sua eta Hezkuntza garraiorako arazoa

Gaurkoa Goitibera antzerki konpainiaren Kasilda, bukatzen ez den sua antzezlana ezagutzen aritu gara bertako kidea den Saioa Iribarrenen eskutik. Ondoren, hezkuntza garraioaren inguruko arazoaren azken berriak jaso ditugu Sonia Iriarte gurasoaren ahotsetik. Izenburua: Abuztuaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian: