Gaur estreinatuko da zinemetan Ainarak pelikula

Garai bateko ainarien bizimodua du oinarri Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako filma honek. Anne Etchegoyen da bertako protagonista eta erakusten du zer nolako bizimodua zeramaten Erronkari, Zaraitzu eta Ansotik Maule aldera espartinak egitera joaten ziren emakume gazteak. Filmaz solasean Ritxi Lizartzarekin izan gara gaurkoan.

Estreinaldia Golem zinemetan izanen da gaur. Halere zonaldean igande honetan (azaroak 27) Uztarrozen eta Abenduaren 4an Maulen,Erronkari eta Ezkarozen ikusteko aukera izanen dugu.

Proiektuaren osagarri bezala lortutako zenbait dokumentazio AInarak Webdoc-ean duzue ikusgai

 

 

 

 

 

Ritxi Lizartza Irati Irratian:

 

 

Iruzkindu