Nafarroako Bertsozale elkarteak pasa den larunbatean Atarrabian aurkeztu zuen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bertan 24 bertsolarik hartuko dute parte, 19 gizonezko eta 5 emakumezko hartuko dute oholtza lau final-laurdenetan. Horien artean izanen dugu Fernando Ziganda Urdanpilleta erroibartarra. Horretaz gain, 3 final-aurreko izanen dira zeina bat Agoitzen burutuko da. Final handia, ohikoa den moduan Iruñeako Anaitasuna polikiroldegian izanen da. Guzti honi errepaso egin dogu Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perez Argote lagunarekin.
Bertso-saioetarako sarrerak Bertsosarrerak atarian
Ander Perez Argote Irati Irratian:
NBT23_Aldizkaria