Asteko eguraldi beroarekin hasi gara eta hemen azaldu digu zergatik izan den David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu.
Iragarpena:
Ostirala (Irailak 29): Antizikloiaren eraginpean giro goxoa izanen da nagusi. Uda garaiko egunak izanen dira hego-haizearen laguntzarekin. Tenperaturak berdin jarraituko dute.
Larunbata eta Igandea (Irailak 30 eta Urriak 1): Giro goxoarekin jarraituko dugu eta bi egunetan tenperaturen gorakada bat izanen dugu, goizeetan izanen dugu hego-haizea lagunduta. Arratsaldeetan haizea aldakor egokituko dela esan genezake.
David de Andres Irati irratian