Ortzadar Folklore taldearen laguntzarekin topatutako Nafar Haziak ikusgai izanen dira Agoitzen

Urte askotan zehar aritu da modu batean edo bestean Ortzadar Folklore taldea Argentinan Nafar eta Euskal kulturaren erakusle lanak egiten. Halere , 2022an ekimen berezia egin nahi zutela adostuta Izaskun Barberrekin jarri ziren harremanetan, ekimena bera grabatu eta dokumental bat ekoitzi zezan. Lan karga ikusita Izaskunek Haiak Creativaseko Rut Etxarteri laguntza eskatu zion eta baita azken honek erronka onartu ere. 15 egunez aritu ziren Argentinan grabazioak egiten, dantzaz eta folkloreaz harago doan erro eta hazietara begirrada ipiniz. Azkenean dokumentala egituratu eta pasa den urrian estreinatu zen Golem zinemetan. Igandean Agoitzen eskeini eginen dute arratsaldeko 19:00tan sarrera 2€ balio dituelarik. Guzti honetaz solasteko dokumentalaren zuzendaria den Rut Etxarterekin izan gara gaurkoan.

 

 

 

Rut Etxarte Irati Irratian

Iruzkindu